HIE 34 Salva, hasierako onarpena

Ar, 2016-04-26 14:37

Erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko epea maiatzaren 7an bukatzen da

Lezoko Udalak haserako onarpena eman dio HIE 34 Salva eremuko 1 lursailari eragiten dion Hirigintza antolamendurako Plan Bereziari. 

Orain, dokumentua jendaurrean dago aztertzeko, eta hala badagokio, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko. Dokumentua Hirigintzan (Alondegia, Gurutze Santuaren plaza, 3) edo Udaleko webgunean dago.

Erreklamazioak eta iradokizunak Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, 8:00etatik 13:30etara, astelehenetik ostiralera. Azkeneko eguna maiatzaren 7a da.
 

Arloa edo saila