Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, maiatzak 2, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jusus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko apirilaren 18an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- Zubitxo kaleko 37ko tarte-solairuko eskuineko lokala etxebizitza bihurtzeko erabilera aldaketa baimena, egindako lanak legeztatzeko obra baimena eta lehen erabilera baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Arretxene 4ko behe oineko lokala etxebizitzan bihurtzeko erabilera aldatzeko baimena eta obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ekarpen ekonomiko berriak onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila