Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, maiatzak 16, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jusus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 2an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- 2016-17ko “Udan Jostatzera” udaleku irekien kudeaketa zerbitzuaren esleipena egiteko proposamena (Kultura).
- Aiton Borda tabernan langile bat laguntzaile gisa onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Lezoko Udala eta Aiton Borda elkartearen arteko 2016 urteari dagokion hitzarmena onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Euskara sailaren dirulaguntzak 2016 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (Euskara).
- 2015. urteko aurrekontuari dagokion Kirol Entitateen ohiko lehiaketetara bideratutako kirol jarduerak garatzeko dirulaguntza baten aldaketa egiteko proposamena (Kirolak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila