Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, maiatzak 30, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 16an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- 2016 urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzeko proposamena (Pertsonala).
- Arkitekto Tekniko plaza lehiaketa-oposaketa irekiaz betetzeko oinarriak eta deialdia onartzeko proposamena (Pertsonala).
- Euskaraz Koop. E. (AEK)rekin dagoen hhitzarmenari dagokion 2015-16. urteko ordainketa onartzeko proposamena (Euskara).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila