LOMCE-rik gabeko dinamikari babesa ematea onartu da
Lehengo ostegunean, Jesus Martiarena Jaca alkateak deituta, Ohiko Osoko Bilkura egin zen Biltzar Areto Nagusian. Gai zerrendatik kanpo, hezkuntza arloan, LOMCE-rik gabeko herria dinamikari babesa ematea aho batez onartu da. Bestalde, gai zerrendan ondorengo puntu hauek jaso eta onartu dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko urtarrilaren 28ko ohiko osoko bilkuraren akta eta martxoaren 17ko, apirilaren 4ko eta maiatzaren 13ko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartzea. Aktak onartu eta sinatu ziren.
- Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuren ordutegia aldatzeko proposamena. Mahai gainean utzi da.
- Oarsoaldean eta Euskal Fondoan korporazioaren ordezkariak izendatzeko proposamena. Onartua: 6 alde (EAJ-5 PSE-1); 5 ezezko (EH BILDU).
- Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozedura hasteko onartzeko diktamina. Aho batez onartua.
- Lankidetza Hitzarmena, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko onartzeko diktamina. Aho batez onartua.
- 2016. urteko Plantilla Organikoa eta Lan Postuen Zerrenda aldatzeko diktamina. Aho batez onartua.
- Ingurumen Teknikari postuaren funtzioak eta ezaugarriak onartzeko diktamena. Aho batez onartua.
- AOU 34 Salvako hiri antolaketarako plan bereziaren behin betiko onarpena emateko diktamina. Aho batez onartua.
- 3 Poligonoko 31 lursaila soberako lursail aitortzeko diktamina. Onartua: 6 alde (EAJ-5 PSE-1); 5 ezezko (EH BILDU).
- Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak.
- Kontuhartzailearen txostenak.
- EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Asilo eskatzaileen ingurukoa. Aho batez onartu da.
- EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Diru sarrerak bermatzeko errenta eta diru sarrerak bermatzeko laguntzen ingurukoa. EAJ-k aurkeztutako mozioa onartu da: 6 alde (EAJ-5 PSE-1); 5 ezezko (EH BILDU).
- EHBILDU udal taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala: Elkarbizitza sustatzekoa. Onartua: 10 alde (EAJ-5 EH BILDU-5); abstentzioa 1 (PSE).
- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- Ekainaren 26ko Estatuko Gorte Nagusietako hauteskundeetan hautets mahaietan egongo direnen zozketa.
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila