Espaloiak garbitu dira eta irristakortasuna murrizteko produktu bat eman da
Lezoko Udala herri lanak egin ditu Antonio Pildain eta Urdaburu kaleetako espaloietan. Antonio Pildain kalekoak aurreko astean egin zituzten, eta Urdaburu kalekoak atzo iluntzean. Ziur enpresak egin ditu, eta 5.000 euroko aurrekontua bideratu da horretara.
Horrela, espaloiak garbitu eta irristakortasuna murrizten duen produktu bat eman dute, herritarren erorketak saihesteko; izan ere, Antonio Pildain kalean adineko pertsona asko ibiltzen dira.
Herritarrei ahalik eta traba gutxien egin nahian, lanak gauez egin dira. Lezoko Udala lan horiek kale gehiagotan egitea aztertzen ari da.