Ezohiko Bilkura eta Gobernu Batzordea

Az, 2016-06-08 13:52

Datorren astelehenean, ekainak 13, egingo dira bihar

Jesus Maria Martiarena alkateak deituta, datorren astelehenean, hilak 13, Ezohiko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordeak egingo dira. Lehenengoa, goizeko 9:00etan hasiko da, bigarrena, berriz, ordubete beranduago, 10:00etan.

Ezohiko Osoko Bilkurako gai-zerrenda hiru puntuk osatzen dute:

  1. Zinegotzi kargua hartzea: Miguel Angel Sanchez Altunez (EAJ-PNV).
  2. Zinegotzi kargua hartzea: Axier Irastorza Alustiza (EHBILDU).
  3. Zinegotzi baten dedikazio esklusiboa eta ordainketa onartzeko proposamena.

Tokiko Gobernu Batzordeko gai-zerrendak, berriz, honako hauek:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Lezoko Zarata Mapa onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  3. Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak mantentzeko kontratuaren 2. luzapena onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  4. Herritar bati Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  5. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  6. Galde eskeak.
     
Arloa edo saila