Goizeko 9.00etik arratsaldeko 19.00etara norabide bat itxita egongo da GI-3440 errepidea
Bihar, ekainak 10, “Wheels and Waves” jaialdia dela eta Jaizkibel Hiribideko norabide bat (GI-3440) itxita egongo da goizeko 9.00etik arratsaldeko 19.00etara. Bitarte horretan trafikoa gidatua izango da.
Moto zaharrak eta surfa, surfa eta moto zaharrak, pasio dituen milaka pertsona elkartu ohi ditu ekainaren 8an hasi eta datorren igandean, ekainak 12, amaituko den jaialdiak. Ostiralean, Jaizkibelen arrastoa utzita egingo du aurrera “Wheels and Waves” jardunaldiak.
Arloa edo saila