Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV) eta Axier Irastorza Alustiza (EHBILDU) dira
Gaur goizean, Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak deituta, Ezohiko Osoko Bilkura egin dute Biltzar Areto Nagusian.
Bertan, Miguel Angel Sanchez Antunezek (EAJ-PNV) eta Axier Irastorza Alustizak (EHBILDU) zinegotzi kargua hartu dute. Horrela, beteta gelditu dira Xubero Ubillosek (EAJ-PNV) eta Garazi Kuestak (EHBILDU) utzitako tokiak.
Halaber, Sanchez Antunez (EAJ-PNV) zinegotziaren dedikazio esklusiboa eta ordainketa proposamena ere onartu dira bilkuran (6 baiezko EAJ-PNV; 3 ezezko EHBILDU, eta abstentzio 1 PSE-EE).
Arloa edo saila