Goizeko 9.00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, uztailaren 11, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jesus Martiarena Jaca alkateak. Bilkura, goizeko 9.00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko ekainaren 27an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- Musika Eskolako bulegoko lan egutegia onartzeko proposamena (Pertsonala).
- Udal langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentzia onartzeko proposamena (Pertsonala).
- Aditurri bidani S.L.ri H.I.E 4 Kabitte eremuko C2 lursailean eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzat lehen erabilera baimena emateko proposamena (Hirigintza, obra eta zerbitzuak).
- Herri bati Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta delegatuak).
- Galde eskeak.
Arloa edo saila