Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian
Datorren ostegunean, uztailak 28, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 26ko ohiko Osoko Bilkurako eta ekainaren 13ko ezohiko Osoko Bilkurako aktak onartzea.
- San Markos Mankomunitatean korporazioaren ordezkaria aldatzeko proposamena.
- 2016ko ekainaren 13ko eta ekainaren 14ko dekretuen kontu ematea.
- EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak Batzorde Informatiboetako kideak izango direnen eta taldearen bozeramailea izango denaren kontu ematea.
- 2016. urteko Lan Postuen Zerrendaren aldaketa onartzeko diktamena.
- Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzeko diktamena.
- HIE 6 Olatzar Sektoreko Zatikako Plana behin betikoz onartzeko diktamena.
- 2015eko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena egiteko proposamena.
- Kontuhartzailearen txostenak: 2016. ekaitaldiko finantza eta aurrekontuen informazioa ematea 2016/06/30eko datan; 2016ko 2. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epea; Diruzaintza Plana eta 2015eko barne kontroleko urteko txostena.
- Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa: 1936ko altxamendu frankistaren inguruan.
- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- Galde-eskeak.
Arloa edo saila