Miguel Angel Sanchez Antunez Batzorde Informatiboetako taldearen bozeramailea izango da
Atzo, osteguna, Jesus Martiarena Jaca alkateak deituta, ohiko Osoko Bilkura egin zen Biltzar Areto Nagusian. Gai zerrendan ondorengo puntu hauek jaso eta onartu dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 26ko ohiko Osoko Bilkurako eta ekainaren 13ko ezohiko Osoko Bilkurako aktak onartzea. Maiatzaren 26ko akta aldaketekin onartu zen eta ekainaren 13ko akta onartu zen.
- San Markos Mankomunitatean korporazioaren ordezkaria aldatzeko proposamena. Onartua.
- 2016ko ekainaren 13ko eta ekainaren 14ko dekretuen kontu ematea.
- EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak Batzorde Informatiboetako kideak izango direnen eta taldearen bozeramailea izango denaren kontu ematea. Miguel Angel Sanchez Antunez izango da bozeramailea.
- 2016. urteko Lan Postuen Zerrendaren aldaketa onartzeko diktamena. Onartua.
- Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzeko diktamena. Onartua.
- HIE 6 Olatzar Sektoreko Zatikako Plana behin betikoz onartzeko diktamena. Onartua.
- 2015eko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena egiteko proposamena. Onartua.
- Kontuhartzailearen txostenak: 2016. ekaitaldiko finantza eta aurrekontuen informazioa ematea 2016/06/30eko datan; 2016ko 2. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epea; Diruzaintza Plana eta 2015eko barne kontroleko urteko txostena.
- Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa: 1936ko altxamendu frankistaren inguruan. Aldaketekin onartu zen.
- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- Galde-eskeak.
Arloa edo saila