Aldizkariaren ale berria argitaratu du udalak

Or, 2022-11-04 17:32

LezOn 13. alea herrian zehar banatzen hasi dira.

Lezoko Udalak bere aldizkariaren ale berria argitaratu du. Herrian zehar buzoneatzen ari badira ere, udaleko webgunean ere irakurri daiteke.

Edizio berri honetan, gai ugari jorratzen dira: “Emakumeen ahalduntzea lantzeko taldea”, “Muittubizi ekimena”, “Pasaia-Lezo Lizeoko patioaren berritzea”, “Euskaraz Barra-Barra marka”…

Gainera, udal talde politikoen iritziak ere jasotzen dira eta kontrazalean Poesia Kaia eta Literatur Solasaldiei buruzko informazioa eta egitaraua kontsultatu daiteke.

Herriko informazioa irakurtzeko aukera paregabea!

IRAKURRI HEMEN

Arloa edo saila