AZKEN AUZO BATZARRAK EGINGO DITU UDAL GOBERNU TALDEAK ASTE HONETAN

Al, 2026-06-15 14:47

Udal Gobernuak Pisbe, Lopene eta San Pedroko eta Erdiguneko bizilagunekin Auzo Batzarrak egingo ditu aste honetan. 

Udal gobernuko ordezkariak auzoetako bizilagunekin biltzen ari dira, hainbat gai jorratu eta euren beharrak, kezkak eta proposamenak lehen eskutik ezagutzeko. Jada egin ditu lehenengo bi auzo-batzarrak eta aste honetan egingo ditu gelditzen diren biak. 

  • Ekainaren 16an (asteartea), Pisbe, Lopene eta San Pedroko bizilagunekin, 18:30ean Allerru-Jaizkibel elkartean.
  • Ekainaren 17an (asteazkena), erdiguneko bizilagunekin, 18:30ean, Kultura Aretoan.

Udala eta herritarrak gerturatu eta eguneroko zein auzo izaera duten gaiak landuko dituzte, bizilagunei Udalaren jardunaren berri eman, auzoei dagozkien gai espezifikoen inguruan hitz egin eta herritarren kezkak zein proposamenak elkarbanatzeko espazioak izango dira.  Aurreko urteko batzarren garrantzia eta parte-hartzea balioan jarriz, udal ordezkariek herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu.

Arloa edo saila