Ekainak 5, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Az, 2017-05-31 14:23

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, ekainaren 5ean, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2017ko maiatzaren 22an egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. MUGABURU, S.L. enpresak aurkeztutako jarduera espedientea Eusko Jaurlaritzara helarazteko proposamena behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzan. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

3. Gezala Auditorioko aldagelak eraikitzeko obra kontratuaren espedienteari hasiera emateko proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

4. Musika Eskolako 2017/2018 ikasturteko lan egutegia onartzeko proposamena. (Pertsonala)

5. Gizarte-Larrialdietarako laguntza eskaerak onartzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

6. Alkatearen D 17/00471 dekretua berresteko proposamena. (Kultura)

7. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).

8. Galde eskeak.

 

Arloa edo saila