Lehiaketa-oposizio ireki bidez eskuratu du plaza arkitekto tekniko berriak hainbat froga gainditu eta puntuaziorik onena lortu ostean eta jada lanean da.
Hutsik zegoen arkitekto teknikoaren plaza betetzeko helburuarekin lehiaketa-oposizio irekia abiatu zuen Udalak. Hainbat froga gaindu ostean, I.E.-k eskuratu du plaza eta dagoeneko hasi da Udalean lanean.
Besteak beste, jarraian azaldutako eginkizunak izango ditu: udal obrak eta zerbitzuak zuzendu; proiektu eta obra txikietan eta jardueren txostenak prestatu; eta arkitekto espezialitateko aholkularitza eskaini. Horretaz gain, arloari esleitutako zerbitzuak egoki gauzatzen direla bermatuko du eta eraginkortasunez koordinatu beharko ditu giza baliabideak eta baliabide materialak.