Interesa duten enpresek espedientea GAOean publikatzen den egunetik 20 laneguneko epea izango dute euren proposamenak aurkezteko. Era berean, kultur jardueretarako erabiliko den lokalaren erosketa ere onartu da
Gaur goizean ospatu den Tokiko Gobernu Batzordean lorezaintza zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu da. Beraz, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 20 laneguneko epea izango dute lehiaketa publikoan parte hartu nahi duten enpresek beren proposamenak aurkezteko. Kontratuak 4 urteko iraupena eta, BEZa barne, 522.720 euroko aurrekontua izango du. Interesa duten guztiek Lezoko Udal-webguneko kontratatzailearen profila atalean informazio gehiago eskura dezake.
Era berean, tokiko gobernu-batzordeak kultur jardueretarako lokal bat erostea erabaki du udalerriko kultur jarduerak bultzatzeko eta Lezoko talde kulturalei erraztasunak emateko eta aukera berriak eskaintzeko helburuarekin.