Miguel Angel Sanchez zinegotziak erretiroa hartu du

Al, 2022-04-11 14:15

 Apirilaren 10ean izan zen bere azken lan eguna.

Lezoko Udalean 6 urte eman ondoren, Miguel Ángel Sánchez (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak erretiroa hartu du.

Lezoko alkateak, Jesus Mari Martiarenak, udaletxe osoaren izenean agurra eman eta hitz batzuk eskaini dizkio: "Eskerrak eman nahi dizkiogu Miguel Angeli udaletxean eskaini duen dedikazio eta lan guztiagatik. Azken 6 urteetan ondo lan egin du eta faltan botako dugu. Onena opa diogu bere etapa berrian.

Erabakia apirilaren 8an egindako ezohiko Osoko Bilkuran ofizialdu zen.

Arloa edo saila