Tokiko erosketak sustatzeko “Lezo Bonua” kanpainaren oinarriak argitaratu dira

Gaurtik hasita, zazpi egunetako epea izango dute udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektoreko enpresek kanpaina honetan izena emateko.

Lezoko Udalak, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko “Lezo bonua” kanpaina martxan jarriko du.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatearen hitzetan: “erosketak sustatzeko eta kanpaina hau aurrera eramateko, 20.000 euroko inbertsioa egingo du udalak”.

Bonuak 5 eurokoak izango dira, 3,5 euroko salmenta-prezioa izango dute eta eramaileari 5 euroko balioa emango zaio, kanpaina honi atxikitutako establezimenduen sarean ondasunak eta zerbitzuak erosteko. Bonu bakoitzeko 1,5 euroko aldea Lezoko Udalak jarriko du.

Aurrekontua agortu arte emango dira eta aurkeztutako eskabide kopuruaren arabera banatuko dira.

Oinarriak eta baldintzak Lezoko Udaleko webgunean daude eskuragarri. Eskabideak eta haiei dagokien dokumentazioa Lezoko Udalera bidali beharko dira erregistro elektronikoaren bidez edo aurrez aurre aurkeztu daitezke udalaren erregistroan (goizeko 09:30etatik - 13:30etara).

Informazio gehiago jasotzeko, ondorengo telefonora deitu 943494129 edota enpresa@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Establezimenduek programari atxikitzeko 7 egunetako epea izango dute azaroaren 26tik hasita abenduaren 3a arte.

INFORMAZIOA IRAKURRI ETA IZENA EMATEKO ESTEKA HEMEN

Arloa edo saila
Eranskinak
Argibideak1.82 MB
Oinarriak154.2 KB