Udalak Gaxuxaren lokala egokituko du

Az, 2017-07-12 11:47

Zehazki, ur-isurbide orokorra aztertuko da egungo iragazketa arazoei konponbidea emateko eta horma guztiak ere berrituko dira. Hobekuntza lanek 50.000 euroko kostua izango dute eta udan gauzatuko dira.

Udalak herriko taldeen eskari eta beharrei erantzuten jarraitzen du; oraingoan Gaxuxa emakume taldearen egoitza da egokituko dena egun dituzten arazoei konponbidea emateko.
 
Izan ere, Udalarena den lokal honek iragazketa arazoak ditu eta horiei irtenbidea emate aldera ur-isurbide orokorra aztertutako da. Halaber, lokaleko horma guztiak berrituko dira egokitzapen lanak amaitzean emakume taldeak bere jarduna aurrera eramateko eremu egokia izan dezan.
 
Hobekuntza lan horiek 50.000 euroko kostua izango dute eta udan egingo dira. Beraz, aurtengo udan proiektu eta hobekuntza hainbat egingo ditu Udalak, Gaxuxaren lokala egokitzeaz gain, eskuratu berri duen kultur ekipamenduetarako lokala ere egokitzea aurreikusia baitu Udalak. 
 
Arloa edo saila