ZerBerri Lezon aldizkariaren zortzigarren alea banatuko da gaur

Or, 2018-12-21 10:22

Lezoarrek Udal aldizkariaren zortzigarren alea jasoko dute gaur etxeetan

Ale honetan 2019 urteko aurrekontuez, Altamirako igogailu berriaz eta azken hilabeteetako berriez aritu gara. Aldizkarian ohiko diren alderdi politikoen iritziak partekatu ditugu eta Lezoko Eskola Kirolako koordinatzaileak berdintasunaz eta sustatu beharreko heziketaz hitz egin digu.

Gabonetako egitaraua ere konpartitu dugu kontraportadan, hala ere, azken orduko aldaketa batzuk direla eta, akats batzuk daude:

-Abenduak 20ko Gabonetako Kontzertua 19:30etan izango da, eta ez 18:00etan.

-Abenduak 27an ikuskizun bat gehitzen da; 17:30etan Sutargi Abesbatzak Oiartzungo Petra Lekuona egoitzan emango du kontzertua.

Hemen aldizkaria digitalean.

Arloa edo saila