Martxan da argazki lehiaketa

Az, 2016-09-14 12:34

Santakrutz jaien izaera ondoen irudikatzen duen argazkiak saria jasoko du. Irabazleak, bi pertsonentzako asteburuko egonaldia lortuko du Urdaibaiko ostatu batean.

Jaiei lotuta, aplikazio berriaren erabilera sustatzeko helburuarekin, argazki lehiaketa antolatu du Udalak. Hain zuzen, Santakrutzak ondoen irudikatzen dituen argazkia sarituko da. Parte hartzeko, APP berriko “Lezo Jaiak” atalera igo beharko da argazkia. Pertsonako argazki bat igo ahal izango da. Argazki guztiak APPan ikusgai izango dira eta 15 argazki finalisten bozka 22tik 25era bitartean gauzatuko da, aplikazioan bertan. Irabazleak, bi pertsonentzako asteburuko egonaldia lortuko du Urdaibaiko ostatu batean. 

Aplikazioa edozein smartphonean deskarga daiteke eta jaietako programan bertan txertatua dagoen QR kodearen bitartez doan eskuratu daiteke. 

Arloa edo saila