Bozkatu zure argazkirik gustukoena

Al, 2016-10-10 13:13

Urriaren 10etik 16ra bitartean, APParen bitartez, argazki lehiaketako garailea hautatako ahal izango da 15 argazki finalisten artean

Lehiaketak helburu du Santakrutz jaiak ondoen islatzen dituen argazkia saritzea. Baina azken hitza herritarrek dute.

Jasotako argazki guztietatik, Udalak, 15 argazki finalista aukeratu ditu. Orain herritarrei dagokie argazki irabazlea aukeratzea. Horretarako, APParen bitartez, gustukoen duten argazkia bozkatu behar dute. Bozkatzeko epea gaur hasi eta urriaren 16an amaituko da.

Irabazlea urriaren 17an iragarriko da eta bi pertsonentzako asteburuko egonaldia lortuko du Urdaibaiko ostatu batean. 

Arloa edo saila