Aurten ere inauteri bereziak

Or, 2022-02-18 10:48

Hainbat ekitaldi ospatuko dira herrian.

COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, 2021 urteko inauteriak bertan behera geratu ziren. Gaur egungo egoera aztertzeko eta erabakiak hartu aurretik, Jai Batzordea deitu zuen Lezoko Udalak.

Hartutako erabakia ondorengoa izan zen: Inauteriak egiteko aukera dago baina jende pilaketa handiak saihestuko dira. Trapujale taldeak ez du parte hartuko. Hortaz, iaz bezala, Trapujalek balkoian itxarongo ditu lezoarrak. Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da:

Otsailak 24 Ostegunzuri

16:00 Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera egingo dio Eskolako patioan.

Otsailak 25 Ostiralori

10:30 Kalejira herrian zehar Pasaia-Lezo Lizeoko LH6ko ikasleekin eta Trapujale festa ikastolan.

11:30 Kalejira herrian zehar Lezo Institutuko ikasleekin.

17:30 Sorgin Dantza eta Zirikuen kalejira. Murixkaren lokalean izango du hasiera eta bukaera.

18:30 Lezoko Euskal Dantzazaleen desfilea Bekoerrota Kiroldegitik.

19:30 Lezoko Euskal Dantzazaleekin Zuberoako Dantzak Gurutze Santuaren plazan.

Otsailak 26 Larunbatgorri

17:00 Kalejira Eztandak taldearekin, Herri Eskolatik abiatuta.

Otsailak 27 Igandeubel

Otsailak 28 Astelehenarre

17:00 Desfilea Eztandak taldearekin, Herri Eskolatik abiatuta.

Martxoak 1 Asteartebeltz

18:30 “Hiru Miku Ziriku” ipuinaren aurkezpena, Gezala Auditoriumean.

Ez ahaztu, kolore desberdinetako egunetan, trapu desberdina lepoan eta balkoietan jartzeaz.