Auzokonpostak bi urte daramatza martxan eta prozesuaren balorazioa egin eta emaitzen berri emateko bilera ospatuko da abenduaren 15ean, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean udaletxeko pleno aretoan
Lezon auzokonposta egiten duten familiek hitzordu garrantzitsua izango dute ostegunean, abenduaren 15ean. Egun horretan, prozesuaren balorazioa egin eta emaitzen berri emango da arratsaldeko 18:30ean udaletxeko pleno aretoan.
Hori dela eta, Udaletik bertaratzea eskatzen diete konpostatzen ari diren kideei, bi urteko prozesu honen nondik norakoak elkarrekin aztertzeko eta hobetu beharreko alderdiak jorratzeko.