AUZOKONPOSTA GUNEEN BERRANTOLAKETA LANAK EGITEN HASI DIRA

Az, 2024-07-03 12:07

Hilabetero bisitak egingo dira auzokonposta guneetara

VERMICAN enpresari esleitu berri zaio auzokonposta proiektuaren jarraipen lanak egiteko ardura eta dagoeneko hasi dira guneen berrantolaketa lanak egiten.
 
Lehenengo bisita ekainaren 28an egin zuten, eta, helburua da, gune bakoitzaren egoera ikuskatzea eta gune bakoitzean egin beharreko lanak zehaztea. Ondoren, gune bakoitzaren antolaketa berria egingo da eta hainbat egokitzapen lan egingo dira. Horien guztien berri erabiltzaileei jakinaraziko zaie aurrerago.   
 
Esleipen berri honekin bisitak hilero egingo dira auzokonposta gunetan, hobekuntza horri esker guneen egoera hobetzea bilatzen da eta kalitatezko konposta bermatzea. Bisita horien egutegia behin egokitzapen lanak bukatuta jakinaraziko zaie erabiltzaileei.

Arloa edo saila