Datorren asteartean, azaroaren 29an, aholkulartiza taldea 10.30etan abiatuko da Andreonetik
Hilero bezala, auzokonposta guneetan jarraipen-bisita bana egingo da asteartean, azaroaren 29an, Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere.
Elkarrekin 21 aholkularitza-taldea 010:30–12:00ak bitartean arituko da Lezoko bost guneetako konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, San Pedro-Pisbe, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu honako telefono zenbakietara deitu dezake: 943 521538 (Josu) / 605 757 687 (Leire).
Urtea amaitu aurretik geratzen den azken aurreko bisita izango da datorren asteartekoa. Hurrengoa eta, hortaz, urteko azkena abenduaren 19an (astelehena) izango da (09:30 – 12:00ak bitartean; aldaketarik balego jakinaraziko da):
Etxeko konpostan ere aholkularitza eskaintzen du Udalak
Lantaldeko teknikariek etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen ari zaizkie. Aurki, berriz, etxeko konpostaren jarraipenerako deiak egiten hasiko dira aholkularitzako teknikariak, bisita-eguna zehaztuz. Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, aholkularitza teknikoarekin harremanetan jar daitezke honako posta elektronikora idatziz: lezokonposta@gmail.com.