Hilero bezala, auzokonposta guneetan jarraipen-bisita egingo du Elkarrekin 21 aholkularitza-taldeak. Abenduko bisita astelehenean, abenduaren 19an izango da 9:30-12:30ak bitartean.
Datorren astelehenekoa, urtea amaitu aurretik geratzen den azkeneko bisita izango da. Horregatik, Eguberrietako oporren aurretik, bai Udalak, bai aholkularitza taldeak eskerrak eman nahi dizkie biohondakinak konpostatzen parte hartzen duten lezoar guztiei eta, oraindik ari ez direnei, izena ematera gonbidatzen ditu, 2017an ere, Lezo iraunkortasunerako bidean aurrerantz egiten jarrai dezan.
Etxeko konpostan ere aholkularitza eskaintzen du Udalak
Lantaldeko teknikariek etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen ari zaizkie. Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, aholkularitza teknikoarekin harremanetan jar daitezke honako posta elektronikora idatziz: lezokonposta@gmail.com.