Auzokonpostan parte hartu nahi?

Or, 2017-02-03 14:54

Materia organikoa konpostatzeko interesa duten herritar edota familiek telefono bidez (605757687), posta elektronikoz, lezokonposta@gmail.com edo hondakinen informazio bulegoan izena eman dezateke.

Dagoeneko bi urte daramatza auzokonpostaje kanpainak martxan. Egun, 82 familia ari dira herrian ezarritako 6 guneetan etxeko biohondakinak konpostatzen, iaz baino 13 familia gutxiago. Horregatik, udaletik interesa duten pertsonei parte hartzeko gonbita luzatu diete.

Informazio gehiago behar izanez gero, interesa duten pertsonek hondakin bulegora edota www.lezo.eus/hondakinak/konposta/auzokonposta jo dezakete.

Arreta zerbitzua

Ohiko jarraipen-zerbitzuaz gain, Elkarrekin 21 aholkularitza-taldeak konpostajeari lotutako arreta zerbitzu zuzena eskaintzen du hemendik aurrera izen-emateak, bajak, zalantzak eta iradokizunak, helbide honetara bidali edo/eta telefono zenbaki honetan egin ahal izango dira: lezokonposta@gmail.com/ 605757687 (Leire Garmendia) .
 

Arloa edo saila