Kuadrillategik, Gaxuxak, Osasun Zentroak, Pasaia-Lezo Lizeoa ikastetxeak, Lezoko Institutuak, Musika Eskolak eta Lezoko Udalak egitarau berezia prestatu dute emakumearen indarkeriaren aurkako egunerako
Aipaturiko eragileek herritarrak ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte, indarkeria matxistari aurre egitea guztion ardura delako eta eraso sexistak gaitzesteko indarrak batzea ezinbestekoa delako.
Azaroaren 19tik 30a arte zapata eta zapi gorriak ikusi ahal izango ditugu denden erakusleiho eta herritarrean balkoietan. Aipatzekoa da ekintza honek eduki duen arrakasta; zapiak jasotzeko epea Azaroak 16an amaitzen zen arren guztiak Azaroaren 12an agortu ziren. Udaletik konpromisoa eskatu diete herritar eta dendariei eta jakinarazi diete hartutako materiala itzultzea eskertuko dela datorren urtean ere material bera erabili ahal izateko.
Aipaturiko ekintzaz gain, hauxe izango da Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna ospatzeko egingo diren ekintzen agenda:
- Azaroak 21:Irakurketa ahalduntzeko ikastaro hasiera, Kultura Aretoa 17:00etan.
- Azaroak 23:Garazi Paskual funambulistaren saioa eta elkarretaratzea Saldisen edo Plazan 19:00tan (giroaren arabera).
- Azaroak 24:Bideoforuma “Evelyn” filmarekin Gezala Auditoriumean 18:30tan.
- Azaroak 25:Ganbara taldearen kontzertua Musika Eskolan 12:00etan.
Musika Eskolako kontzertuan nesken parte-hartzea izango da nagusi, izan ere, 6 parte-hartzaileetatik 5 emakumeak izango dira.
Amaitzeko, Azaroak 29ko Osoko Bilkurara eramango da Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruko adierazpen instituzionala.