BERDINTASUN KONTSEILUA SORTZEKO HIRUGARREN BILERA, HILAREN 26EAN

Og, 2025-02-20 11:05

Otsailaren 26an, 17:30ean izango da Berdintasun Kontseilua sortzeko hirugarren bilera, kultur-aretoan. Une honetan zazpi talde ari dira parte hartzen kontseiluaren sortze prozesuan.

Kontseiluarekin emakumeek parte-hartze sozial eta politikoan pairatzen duten defizitari aurre egin, emakumeen herritartasun aktiboa indartu eta talde feministen eta emakume taldeen lanaren aitortza egin nahi da. Gainera, horien guztien interlokuzio rola sustatu nahi da, udal politiketan eta bereziki berdintasunarekin lotutakoetan eragin dezaten. 

Momentuz talde hauek ari dira parte hartzen kontseilua osatzeko bileretan: Gaxuxa, Lezdi, Etxetxo, Allerru, Piztu Lezo, Ttakun eta Iruntzen, Lezoko emakumeen taldea.

Dena den, deialdia irekia da bertan aritu nahi diren norbanako eta talde guztientzat, izan ere, zenbat eta talde eta kide gehiago izan orduan eta aberatsagoa eta anitzagoa izango da organu hori.

Datorren asteko bileran honakoak izango dira hizpide, besteak beste: foroak asetu beharreko gaiak, horren dinamizazioa, erronkak eta helburuak eta kideen konpromiso maila, beti ere araudia definitzeko asmoarekin

Berdintasun sailak bertan parte hartzeko gonbita egin nahi die berdintasunaren alde lan egin nahi duten norbanako eta eragileei.
 

Arloa edo saila