Ikasturte berria urriaren 2an hasi zen, eta topaketak asteazkenetan, 17:30-19:30 bitartean izango dira Errenteriako Emakumeen Etxean.
Indarkeria sexistari aurre egiteko autolaguntza taldea, Oarsoaldeko 4 Udalek eskualde mailan eskaintzen duten zerbitzua da.
Taldea astean behin biltzen da zalantza eta kezkei erantzuna bilatzeko, beldurrak bideratzeko, entzunak eta errespetatuak izateko, baliabide eta laguntzez informazioa izateko, elkar sostengatzeko eta laguntzeko eta indarkeriatik, tratu txarretatik eta irainetik nola irten ikasteko.
Indarkeriarik gabe bizi nahiak elkartzen ditu taldeko partaideak eta hitz egiteko eta elkar entzuteko lekua izaten da, indarra eta adorea garbiago sentitzeko.
Ikasturte berriari urriaren 2an eman zitzaion hasiera. Topaketak asteazkenetan izaten dira, 17:30 eta 19:30 bitartean, Errenteriako Emakumeen etxean.