COVID19aren inguruko informazioa eta etxean ahal den egokien egoteko iradokizunak jasotzen dituen atal berria Lezoko udal webgunean

Or, 2020-03-27 11:30

COVID19ak sortutako egoera aintzat hartuta, udalak informazioa bateratzeko eta konfinamenduan gauden bitartean etxean zer egin iradokitzeko atal berezia sortu du udal webgunean. Koronabirus atal berri honek 4 azpiatal ditu:

  • Azken Berriak
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren informazio ofiziala
  • Udal oharrak
  • Etxean zer egin

Lehen hiru atalek osasun krisiaren inguruko informazioa ematen dute. Lehengo biak erkidego mailakoa eta besteak udal mailakoa.

“Etxean zer egin” atalaren helburua da konfinamenduak dirauen bitartean etxean zer egin iradokitzea eta konkretuki kirol eta kultur proposamenak jasotzen ditu. Kirol proposamenetan, berriz, bi aukera daude: “Etxean entrenatu” atalean, BPXport, Bekoerrota eta Altzate kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresak, etxean kirola egiteko alternatiba bat eskaintzen du eta “Eskola Kirola Etxean” atalean Oarsoaldeako Eskola Kiroleko egiturak (eskualdeko ikastetxeak - lau udalak - Oarsoaldea SA - Kirolaisi XXI) familientzat erronkak proposatzen ditu.

Koronabirusaren krisiak dirauen bitartean informatuta eta entretenituta egon nahi baduzu hau da udal webguneko zure atala:

https://www.lezo.eus/eu