Datorren otsailaren 16an ospatuko da Lezo Jaizkibel mendi lasterketaren VII. edizioa

Al, 2020-02-03 10:05

Atzo goizean aurkeztu zen Lezon datorren otsailaren 16an ospatuko den Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren edizio berria. Gurutze Santuaren plaza izango da abiapuntu zein helmuga eta goizeko 10:00etatik hasita, parte-hartzaileek 14 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. 

Inskripzioak 2 ordu baino gutxiagotan  agortuta.

2015ean aipatu lasterketak Kirolprobak-en eskutik “Gipuzkoako Mendi Lasterketako antolakuntza hoberenaren” saria eskuratu ondoren, aurten, inoiz baino indartsuago datorkiguedizio berria. Adierazle argiena sarrerak 2 ordu baino gutxiagoan agortu izana da.

Izen haundiko partaidetza.

Aurten ere lasterketak izen haundiko korrikalariak izango ditu Jaizkibelen gora. Emakumeetan, besteak beste   Ainhoa Sanz (2019ko Estatuko Txapelduna, 6, postua Patagonian 2019an ospatutako Munduko Txapelketan), Lurdes Oiartzabal, Iratxe Etxegoien, Uxune Tena , Maite Carrica, Maialen Gurrutxaga  Amaiur Iglesias Insausti edota idoia Alvarez. Gizonezkoen kasuan, Ander Iñarra, 2019ko edizioko irabazlea, Joxe Amunarriz, Igor Amantegui, Martxel Bereau, Hodei Lujanbio,  Jon Ugalde edo Mikel Oliveri, besteak beste. 

Sariak ondorengoak izango dira: 

- Gizon eta emakume irabazleak: txapela, garaikurraeta 150 eurotako balea Apalategui Kiroldendan produktuetan erabiltzeko

- Bigarren eta hirugarren gizon zein emakumeentzat Lezoko produktuekin osatutako saskia

- Lehen neska zein mutilak lezoarrek: herriko jatetxeetako afari bina

Azkenik aurten lehen aldiz egingo den gazteen lasterketarako irabazleak, Hernaniko Bidearin kiroldendaren eskutik Mendiko zapatilak irabaziko ditu. Urtero bezela, aurten ere sari berezi bat egongo da suebakiako igoeran denbora hoberen egiten duen korrikalariarentzat.

Lasterketaren Datuak.

Lasterketak 14 kilometro eta 200 metroko ibilbidea du. 1200 metroko desnibel metatua du eta puntu baxuenak 18 metro eta gorenenak, Allerru Jaizkibel gainak, alegia, 543 metro ditu. Lasterketaren zatirik gogorrena hasierako 7 kilometroko igoerak izango dira eta horren ostean, herriruntz doan jaitsiera hasiko litzateke.

Ibilbidean zehar Lezoko eta Jaizkibel mendiko toki berezienak zeharkatuko dituzte korrikalariek: Ixkulin, Allerru, Tiñelu... Ibilbidean zehar, halaber, 3 edari postu eta edari-janari postu bat egongo dira parte-hartzaileentzat.

Dortsalen banaketa 8.30tan hasiko da eta 12etan sari banake egingo da. Parte hartuko duten korrikalarien %90a gipuzkoarrak dira, baina badira Nafarroa, Iparraldea, Bizkaia, Araba, Hueska zein Madrildik etorri direnak ere. Oarsoaldeko 217 lasterketarik parte hartuko dute (144 2019. edizioan), 73 lezoar, 51 erretenteriar, 51 donostiar, 25 irundar, 31 hondarribikoa, 17 pasaitar, eta oiartzuarrak 20.

Azpimarratzekoa da emakume partehartzaileen igoera nabarmena. Aurtengo edizioan 69 emakumek hartuko dute parte, korrikalarien %20a hain zuzen. Lezoarren parte-hartzea ere nabarmen igo da. 

Lasterketa amaitu ondoren zozketa bat ere egingo da Gurutze Santuaren plazan eta horrez gain gosaria eskainiko zaie partaide, bolondres eta ikusleei.

Amaitzeko, Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketako antolakuntzako kideek eskerrak ematen dizkiete lasterketa posible egin duten laguntzaile eta babesle guztiei, Lezoko Udalari eta bereziki izena eman duten bolondres guztiei (100 lagunetik gora).

Lasterketa Solidarioa. Haurren lasterketak.

Lasterketa honetako inskripzioen euro bat solidarioa izango da eta SOS HIMALAYA FUNDAZIO-ra bideratuko da. 

Haurren lasterketa goizeko 10:15ean hasiko da herriko plazan eta bertan parte hartzeko dortsal solidarioak egongo dira gurasoen eskura. Dortsalak goizeko 9.30tatik 10:00etara jaso ahal izango dira euro baten truke eta lasterketa bost mailatan banatuta egino da: 0-2 urte bitarte, 3-5 urte, 6-8, 9-12 eta 12-15 urte bitarte.

 Iñaki Ochoa de Olza 

Iñaki Ochoa de Olza Fundazioa 2009ko irailean jaio zen. Helburu du Iñakiren memoria zabaldu eta kontserbatzea eta bizirik bukatu gabe utzi zituen proiektuak bukatzea. Lortutako dirua umezurtzei bideratutako etxe, ospitale eta eskola baten eraikuntzara bideratzen ditu Fundazioak, hain zuzen, Nepal, Pakistan eta Indiako lurraldeetan bizi diren haurrei laguntzeko asmoz.

Lezoko Mendi Lasterketan jasotako dirua Makalun eraikitzen ari diren ospitale batera bideratuko da, Seduwa herriko biztanleriari.oinarrizko osasun zerbitzuak eskeini ahal izateko.

LEZO MENDI FILM.

LA VOZ DE IÑAKI  dokumentalak Iñakiren bizia du oinarri eta otsailaren 13an eskainiko da, arratsaldeko 19:30ean Gezalan. Sarrera doakoa izango da eserlekuak bete arte.

KONFERENTZIA: Oihana Azkorbebeitia

Oihanak argitaratutako «Mendiaren Altzoan» liburua abiapuntu hartuta, emakume eta ama izateak kirolean (kasu honetan mendi lasterketen munduan) zein erronka suposatzen dituen azalduko du kirolariak, otsailaren 14an, 19:30ean Gezalan. Aurreko kasuan bezala, sarrera doakoa izango da.

Aurtengo edizioko omendua Maitane Etxeberria

23 urteko lezoarra. 4 liga Bera Bera-rekin irabazia (Bera Berak 5 ditu). Duela 3 urte estatuko selekzioarekin debutatu zuen.  2017ko Munduko txapelketan parte hartu zuen eta 2019an Tokyon jokatu den Munduko Txapelketan zilarrezko domina irabazi du. MUNDIALEKO FINAL BATEAN parte hartu duen LEHEN EMAKUME GIPUZKOARRA IZAN DA.