Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Ar, 2016-09-06 11:25

Atzo, irailak 5, goizaldean Lezon emakume batek sexu eraso baten biktima izan zela salatu zuen. Herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriako Niessen merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

 

Atzo, irailak 5, goizaldean Lezon emakume batek sexu eraso baten biktima izan zela salatu zuen. Gertakari horren aurrean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek biharko, irailak 7, asteazkena, deitu duten deialdiarekin. Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriako Niessen merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

 

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu  emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

 

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila