Lezoko Udalak, Lanbideren bidez, etxez etxeko laguntzaileen lan poltsa berri bat eratzeko prozedura martxan jarri du.
Hautagaiek bete behar dituzten baldintza nagusienak:
- Honako titulazio hauetakoren bat izatea:
- Erizaintzako Zainketa Osagarrietako teknikariaren titulua edo baliokidea: Klinikako, Psikiatriako edo Erizaintzako teknikari laguntzailea.
- Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta Emateko Teknikariaren titulua.
- Gizarte-integrazioko Goi Mailako teknikariaren titulua.
- Mendekotasuna duten Pertsonei Gizarte Erakundeetan Arreta Sozio-sanitarioa emateko Profesionaltasun Ziurtagiria.
- Pertsonei etxean arreta sozio-sanitarioa emateko Profesionaltasun Ziurtagiria.
- Euskarazko 2. Hizkuntza Eskakizuna edota baliokidea egiaztatzea, edo euskararen ezagutza maila ziurtatzeko egingo diren probak gainditzea.
Izena emateko modua eta epea:
Deialdi honetan parte hartzeko, interesdunek LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoren bidez aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak, eta zerbitzu horrek egingo du hautagaien aurre- hautaketa.
LANBIDEKO lan eskaintzan izena emateko epea 7 egun naturalekoa izango da, hau da 2024/04/11tik 2024/04/17ra bitarte.
Deialdi honen inguruko informazioa eta izen ematea, webgune honetan:
162024003902 ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAILEAK