Lezoko Udalean ez dago gazteria sail propiorik. Hala ere, Kultura sailetik haurren aisialdiaren inguruan hainbat eginkizun burutzen dira urtean zehar. Modu iraunkorrean Ludotekan [urritik maiatzera] eta Udalekuak [uztailean].Hauen helburuaz hitz egiterakoan, zera esan dezakegu: jostailuaren eta jolasaren bidez, umearen nortasuna eta autonomia garatzea helburu dute espazio hauek
Helburu orokorrak:
- Haurraren garapen integrala sustatzea.
- Baloreetan heztea.
- Jolasaren bidez komunikazioa, harremana eta sozializazioa sustatzea.
Haurrei zuzendurikoak:
- Aisialdian euskararen erabilera bultzatu.
- Partaide guztien integrazioa.
- Partaideen arteko bizikidetza.
- Ingurugiroarekiko arreta bultzatu.
Antolatzen diren ekintzei zuzendurikoak:
- Ekintza dinamiko eta erakargarriak izan daitezela.
- Metodologia irekia eta parte-hartzailea bultzatu.
- Lezoko kultura eta ingurumena ezagutaraztea eta zaintzea.
- Haurren elkarrekintza ahalbideratzea.