Euskaraz egin eta ogiari kosk! Zozketaren irabazleak

Og, 2021-11-11 14:45

Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuz “Atera mamia euskarari!” lanketa egin dute eskualdeko lau udalek urtean zehar. Lanketa horren barneko azken ekintza hilabeteko ogiaren zozketa izan da. Hala, hamabost egunez, okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei boletoa ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko.

Azaroaren 5ean egin ziren zozketak eta argazkian duzue herri bakoitzean saridun gertatu den pertsona okindegiaren arduradunarekin eta herriko euskara zinegotziarekin.

Errenterian, Iñaki Urbieta gertatu da saridun Amatxi okindegian entregatutako boleto bati esker. Hortxe dugu irudian Iñaki, Amatxiko arduradun Irati Elizalderekin eta Itziar Ostolaza zinegotziarekin.

Lezon, Miren Zapirain gertatu da saridun Fami okindegian entregatutako boleto bati esker. Hortxe dugu irudian Miren, Famiko arduradun Mari Jose Arévalorekin eta Ion Pombar zinegotziarekin.

Oiartzunen, Kelvin Mui gertatu da saridun Odriozola okindegian entregatutako boleto bati esker. Hortxe dugu irudian Kelvin, Odriozolako arduradun Francisco Fernándezekin eta Josu Delgado zinegotziarekin.

Azkenik, Pasaian,  Amaia Murua gertatu da saridun Trintxerpeko Arakistain okindegian entregatutako boleto bati esker. Hortxe dugu irudian Amaia, Arakistaingo arduradun Maria Teresa Pichelekin eta Nahikari Otermin zinegotziarekin.

Zorionak guzti-guztiei!!

Arloa edo saila