Gaurtik aurrera eta ikasturtean zehar irekita egongo da Lezoko Udal Ludotekan izena emateko epea. Datorren urriaren 1ean hasiko da ikasturte berria Ludotekan.
Gaur ireki da Lezoko Udal Ludotekan izena emateko epea. Ikasturte osoan zehar ere, edozein momentutan, izena emateko aukera izango dute interesdunek. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da eta maiatzaren 29an bukatu.
Izen-ematea Lezoko Udaleko Euskara-Kultura Sailaren bulegoan edo on-line egin daiteke esteka hau baliatuz. Gainera, ikasturtean zehar ludotekan bertan ere egin ahal izango da. Aurten hiru motatako matrikulazioa egin dezakete interesdunek:
- Hiruhilekoa (izena ematen den unetik): 19 euro
- Lauhilekoa (izena ematen den unetik): 26 euro
- Ikasturte osoa: 42 euro
Informazio guztia eranskinean, izen-emateko estekan eta Euskara-Kultur sailean aurki daiteke.
4-11 urte bitarteko haurrek astean zehar egunero ludotekara joateko aukera izango dute16:30etik 19:30era. Euskaraz jolasteko eta harremantzeko helburuarekin, haurren garapenean Ludotekak osagarri eta lagungarri izan nahi du.
Helburu horri heltzeko komunitateari eta herriari berebiziko garrantzia emango diote ikasturtean zehar, izan ere, Ludotekan herriko eragileekin elkarlanean arituko dira. Hilean behin herriko eragile bat izango da bertan, haurrek eragile desberdinak ezagutu eta eragileak gaztetxoenengana gerturatzeko.
Bestetik, iaz abiatutako bideari jarraiki, hizkuntza errefortzuaren lanketa esplizitua egingo dute, ahozkotasunari arreta berezia jarriz zaio. Hori guztia parte hartzean oinarritutako metodologia erabiliz eta ludikotasuna ardatz izanik. Aukera paregabea jolastuz euskara aberasteko.