Ludotekan izena emateko epea ireki da

Or, 2022-09-23 09:49

Jolasak, tailerrak, pelikulak… antolatuko dira 6-12 urte bitarteko haurrentzat.

Lezoko Ludotekan izena emateko epea ireki da. Bertan, 6-12 urteko haurrek, jolasteko, tailerrak egiteko, txapelketetan parte hartzeko eta pelikulak ikusteko aukera izango dute.

Ikasturtea urriaren 3an hasiko da eta amaiera maiatzaren 31ean izango da. Ordutegia: 16:30etatik-19:30etara.

50 haurrentzako lekua egongo da eta Lezon erroldatuak egon beharko dute.

Prezioak, salbuespenak eta beherapenak udaleko webgunean argitaratu dira.

Izen emateak on-line egitea eskatzen da, horretarako klikatu HEMEN.

Bestela, Kultura Saileko bulegoan egiteko aukera ere izango da: 8:30-13:30 ordu tartean.

Arloa edo saila