Irailaren 21era arte Pasaia eta Irun artean ez da trenik izango. Hortaz, Lezo-Errenteria geltokian ezingo da trenik hartu bi norabideetan. Renfek jakinarazi duenez, autobusak izango dira tarte horretako bidaiak bermatzeko,
Uztailaren 25ean hasi ziren aldaketa hori eragin duten lanak, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) hirugarren trenbidea egiten ari dira eta Pasaia eta Irun arteko tartean trenik ez egitea eragingo dute, irailaren 21era arte. Izan ere, lanek hiru fase izango dituzte, baina Pasaia eta Irun arteko trenbidean hiru fasetan izango dute eragina.
Aldiriko tren guztiek bidea errepidez egingo dute tarte horietan. Renfek jakinarazi duenez, aldiriko eta distantzia ertain eta luzeko erabiltzaileentzat 8.000 errepidezko zirkulazio antolatu ditu erabiltzaileen mugikortasuna bermatzeko.
Zirkulazio horien inguruko informazio guztia Renferen webgunean aurki daiteke.