Lezoko Udalak, Gazteak kontratatzeko laguntzen babesean, 3 pertsona kontratatu nahi ditu: Arkitekto tekniko bat, Elektrikari bat eta Informatikari bat.
Izen emate eta lan eskaintzaren prozedura Lanbideren bidez egingo da.
Hautagaiek bete behar dituzten baldintza nagusienak:
- 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherakoa izatea.
- Arkitekto Teknikoak (12 hilabetetako kontratua):
- Titulazioa: Arkitekto teknikoa Gradua
- Hizkuntza eskakizuna: 3 (C1)
- Elektrikariak (8 hilabetetarako kontratua):
- Titulazioa: Elektrizitatea eta elektronikako familiako erdi mailako edo goi mailako zikloa edukitzea.
- Hizkuntza eskakizuna: Euskarazko 2. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea edo euskararen ezagutza maila ziurtatzeko egingo diren probak gainditzea.
- Informatikariak (8 hilabetetarako kontratua):
- Titulazioa: Informatika arloko goi mailako heziketa zikloa edota Sareko Informatika Sistemen Administrazioa.
- Hizkuntza eskakizuna: Euskarazko 2. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea edo euskararen ezagutza maila ziurtatzeko egingo diren probak gainditzea.
Izena emateko modua eta epea:
Deialdi hauetan parte hartzeko, interesdunek LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoren bidez aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak, eta zerbitzu horrek egingo du hautagaien aurre- hautaketa.
LANBIDEKO lan eskaintzetan izena emateko epea 2024/04/22ra bitarte izango da.
Deialdi hauen inguruko informazioa eta izen ematea, webgune hauetan:
162024004023 ARKITEKTO TEKNIKOA