AITON BORDA JUBILATUEN ETXEKO TABERNA BERRIRO MARTXAN

Og, 2024-05-30 15:29

2023ko ekainetik orain arte itxita egon ondoren, Aiton Borda Jubilatuen Etxeko tabernak ateak irekiko ditu datorren maiatzaren 31an. 

Aiton Borda Jubilatuen Etxeko tabernaren esleipen prozesua joan den otsailaren 29an hasi zen eta hiru hilabete eta gero, jubilatuen etxeko erabiltzaileek izango dute, bihartik, maiatzak 31tik aurrera, tabernaz berriz ere disfrutatzeko aukera. Udal gobernuak zaharren bilgune puntu den honen irekiera bazuen helburu eta, ostiral honetan egi bihurtuko da. Horrela dio Mikel Arruti Lezoko alkateak: “Herriko pertsona helduen bilgune garrantzitsua da eta ahalik eta azkarren Aiton Bordako tabernaren ateak berriro zabaltzeko lanean ibili gara”.

Udalak egin duen esleipenaren arabera, kontratua bi urtetarakoa izango da eta, bi alderdiek hala erabakitzen badute, urtez urte, beste bi urtetarako luzatzeko aukera izango da. 

Mantenu eta egokitzapen lanak burutu ondoren, maiatzaren 31an, arratsaldeko 19:00etan, inaugurazioa egingo dute gerturatzen diren guztientzat. Eta asteartetik aurrera, menuak, pintxoak eta razioak ematen hasiko dira.

Arloa edo saila