Asteazkenean egin behar zen bilera baina tenperatura oso altuak iragarri dituztenez, ostiralera aldatu da.
Eguraldiaren iragarpena ikusita, Lezoko Udalak Aiton Bordako bazkide eta erabiltzaileekin egingo duen bilera egun batzuk atzeratzea erabaki du, herritarren ongizatea bermatzeko helburuarekin.
Bilera asteazken arratsaldean egitea aurreikusia zegoen baina tenperatura oso altuak iragarri dituzte egun horretarako (35 gradu ingurukoak); hortaz, abuztuaren 11ra atzeratzea erabaki da. Hala, bilera abuztuaren 11n egingo da, 17:00etan, elkartean bertan.
Bileran, Mikel Arruti alkatea izango da eta Aiton Bordako erabiltzaileen kezkak eta proposamenak entzuteko helburua izango du. Tabernaren egoera administratiboari buruz ere arituko dira, elkarrekin konponbidea lortzen saiatzeko.
Interesa duten herritarrak gonbidatuak daude hitzordu horretara.