Lezoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Adinberrirekin batera, BIBE ekimena jarri du martxan. Ekimen horren helburua da zahartzaroa eta zahartzea balioetan oinarrituta ulertzeko modu berri bat bilatzea, zahartzaroa garapen pertsonalerako eta guztion onerako denbora gisa ulertzea, eta bizi-denbora ona izatea.
Proiektuaren lehen fasean hiru dinamika egingo dira Lezoko 57 eta 75 urte bitarteko 24 bizilagun batzuekin batera; zahartzaroaren ikuspegi berri honetan funtsezkotzat jotzen diren alderdiei buruz hitz egingo dute, adibidez: harremanen garrantzia, proiektu pertsonalak izatearen garrantzia, etab. Era berean, erronka eta desafioei helduko diete, bai eta zahartzaro on baterako dauden oztopoei ere.
Hiru dinamikak Lezoko Kultur aretoan (Donibane kalean) egingo dira, maiatzaren 2an eta 3an, ordutegi desberdinetan:
Maiatzak 2: 68-75 urte bitarteko tadea, 10:30
Maiatzak 2: 57-62 urte bitarteko tadea, 15:30
Maiatzak 3: 63-67 urte bitarteko tadea, 10:30
Udalak Lezoko herritarrek talde hauetan parte-hartzea eskertzen du.