Goizeko 9.00etan ospatu da Gobernu Batzar aretoan
Gaur, irailak 19, Tokiko Gobernu Batzarra ospatu da Jesus Mari Martiarena Jaca alkateak deituta. Bilkura, goizeko 9.00etan hasi da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai zerrendan puntu hauek jasotzen dira
1. Egoki irudituz gero, 2016ko irailaren5ean egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
2. Udal langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentzia onartzeko proposamena (Pertsonala).
3. Udal langile batek norberaren arazoetako eskatutako soldata gabeko baimena onartzeko proposamena (Pertsonala).
4. Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2016. urteari dagokion lankidetza hitzarmena onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
5. Lezoko Jubilatu Etxeko Taberna ustiatzeko kontratuaren luzapena onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
6. Aiton Borda tabernako langile aldaketaren eskaera ez onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
7. Famili eskuhartze programak onartzeko proposamenak (Gizarte Zerbitzuak).
8. 2016.ko aurrekontuari dagozkion kirol entitateen ohiko jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko proposamena (Kirolak).
9. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta delegatuak).
10. Galde eskeak.
Arloa edo saila