Herri Eskola hobetzeko obra batzuk burutuko dira

Al, 2021-08-02 10:10

Udako oporrak aprobetxatu dira eta 3 aste iraungo dute.

Lezoko Udalak hainbat lan burutzen hasi da Herri Eskolan. Haurren udako oporrak aprobetxatuta, eskolako eraikina eta jolasgunearen estalkiaren artean dagoen gunea estaliko da.

Gainera, estalkiko sarrerako markesina igoko da, ibilgailu handiagoak estalkiaren zonaldera arazo gabe sar daitezen.

Lanak uztailaren 26ean hasi ziren eta 3 asteko epean amaituko dira, klaseak hasi baino lehenago.

Otegi-Gaztañaga Eraikuntzak S.L. enpresak burutuko ditu lanak. Sarreraren igoeran 14.285,25 euro inbertituko dira eta gaur egungo estalkia eta eraikinaren arteko estalkian 35.026,59 euro, BEZa barne.