Herritarrek Bizum eta NireOrdainketa Wallet aplikazio mugikorraren bidez egin ahal izango dituzte ordainketak Lezoko Udalean

Or, 2021-12-17 13:23

Eusko Jaurlaritzak aste honetan adierazi zuen bezala, tasak, isunak, matrikulazioak eta bestelako ordainketa-agindu elektronikoak modu erraz eta seguruan ordaindu ahal izango dira, Kutxabank-ek egokitutako Bizum plataformaren bidez.

NireOrdainketa Wallet telefono mugikorreko diru-zorro digital bat da, erabiltzaileari barra-kodea edo ordainagiriaren QR kodea irakurriz ordainketak egiteko aukera ematen diona. 

Edozein pertsonak edozein lekutatik eta edozein unetan egin ahal izango ditu ordainketak, joan-etorririk egin gabe, inongo leihatilatan agertu gabe eta zerbitzua irekitzeko eta ixteko ordutegien mende egon gabe. Bi kasuetan, sistema eroso eta eraginkorra da, herritarrentzat oso erabilgarria, eta bere gailu mugikorrarekin egindako eragiketa soil batean administrazioarekin izapide bat ebazten du. Lezoko Udala proiektu honen barnean dago.

ORDAINKETAK EGITEKO ESTEKA:  https://www.lezo.eus/index.php/eu/ordainketa-line

INFORMAZIO GEHIAGO: Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia