ERREPIDE KONPONKETA KANPAINA

Og, 2024-07-18 09:27

Lezoko udalak, errepideak egokitzeko martxan jarriko duen kanpainak 40.000 euroko aurrekontua du. Guztira, herrian zein industrialdeetan, 75 aktuazio burutuko dira uztailaren 22-24 bitartean.

Uztailaren 22an hasi eta uztailaren 24ra arte Lezoko udalerriko errepideak konpontzeko kanpaina gauzatuko du udalak. Lanak herrigunean hasiko dira eta, industrialdeetan amaitu eta, noski, konponketak egingo diren zonaldeko trafikoan eragina izango du, nahiz eta, lanak burutzeko errepiderik moztuko ez den. 

Uztailaren 19tik aurrera, udaltzaingoak dagozkien errepide eta auzoetan hesiak jarriko ditu eta, hori dela eta, aparkaleku murrizketa ere izango da. Hauek dira lanak burutzeko egiteko eragozpenak jasango dituzten kaleak:

  • Tomas Garbizu
  • Donibane 
  • Guillermo Lazon / Hipólito Gezala
  • Auñamendi 
  • Zubitxo
  • Lexo Bertsolaria