Bekoerrota Kiroldegi azpian dagoen dantza lokalean ur sarrera handi bat izan zen azken hilabeteetan. Honen ondorioz, hezetasun handia zegoen eta lokala hobetzeko erabakia hartu du Lezoko Udalak.
Lokalaren gainean iragazgaiztasun geruza bat jartzen hasi dira; ondorioz, Kiroldegi atzeko eremu batzuk hesituak egongo dira lanak egiten diren bitartean. Lanak aste honetan hasi dira eta hilabete inguru iraungo dute.
Dantza lokaleko erabiltzaileei informazio zehatza emango die Lezoko Udalak.
Arloa edo saila